Udaletxea

Oñatiko udaletxea

Gipuzkoako Rococo estiloko arkitektura zibilaren adibiderik onenaren aurrean gaude. 1764an hasi ziren Udaletxe hau jasotzen,eta bere egile Martin Carrera Donostiakoan inspiratu zen, Hercules Torrelli arkitekto frantsesak egina baitzen hura. Onatiko Udaletxea Donostiako hiriarekin batera erre zutenaren berdin berdina da ia esateko. Teilatuaren lerroa hautsiz fatxada jarburutzen duen armarriarekiko frontoi handiaren eskema hori beste udaletxe askotan errepikatu da. Modu berezi batean gailentzen da bere dekorazioko elementuen aberastasuna: bao guztiak molduratuak eta arrokailaz, belarrixkaz, frontoi erdibituz eta lore handiz apainduak daude. Eta balkoiei eusten dieten mentsulak, beren aldetik modu desberdinetara apainduak daude, eta burdinsareria, berriz, landarezko motiboekin, etab.

Agirre, Juantxo;Agirre, Luis Angel / "Gipuzkoako Udaletxeak". pp.60

Detaileak

Oñatiko argazkiak
Oñatiko udaletxea Oñatiko udaletxea
Oñatiko udaletxea Oñatiko udaletxea
Argazkiak: A. Goenaga (Arkupeak: J. Fernandez).

Rococo estiloa

Joera artistiko hau Barrokoaren barnean ere sartzen du hainbatek. Frantzian sortu zen eta izugarri erabili zuten Versallesko Jauregian, Luis XV.aren garaian. Landare-itxurako apaingarri asko eta "arrokaila" edo maskorren irudiak erreproduzitzen dituzten motiboak erabiltzeagatik bereizten da estilo hau. Arrokailatik eratorriz sortu zen Rococo izena ere. Estilo honetakoak dira Oñati eta Arrasateko udaletxeak, eta, neurri apalago batean, baita Elgoibarkoa eta Alegiakoa ere.