Oñatiko udala

Uztaileko "Kontzejupetik" aldizkariaren edukiak aurreratzen

ONARO Oñatiko telekomunikazio operadore berriari eskainitako erreportajeak irekitzen du uztaileko "kontzejupetik" aldizkaria, Iñigo Arregik adierazi digunez. Baina bestelako edukiak ere lantzen ditu: udal legealdiaren erdi-muga, San Martingo Baratze Parkearen handitzea edota Oñatiko elikagaien bankua, besteak beste.