Txosnaguneko jai egitaraua

San Migel eta Errosarixo jaietako egitarauan txertatu da Txosna batzordeak antolatu duen programa. Ondorioz, ez ditugu ekitaldiak banan-banan errepasatu baina bai kontutan hartu beharreko hainbat puntu: indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloa, bazkaritarako menu eta txartelak, "kallejeruen" itzulera, Bixamon eguneko mozorro gaia eta txosnen muntatze-desmuntatzea edo lan txandetan parte hartzeko deialdia.