Oñatiko udala

Txokolatezko "Guernica" Oñatin

Euskal Gozogileen Federazioaren ekimenez egin da Picassoren Guernica kuadroaren txokolatezko erreplika, txokolate beltza, zuria eta esneduna erabiliz. Jatorrizko lanaren tamaina berekoa da eta piezaka egin zen, ULMAk diseinatutako plataforma batean muntatuz azkenik. Udalak eta Ulmak Oñatira ekarriko dute txokolatezko "Guernica" eta Santa Ana aretoan ikusgai izango da uztailaren 16tik abuztuaren 8ra.