Oñatiko udala

"Triki traka Oñatiko trena" egitasmoa

Ganbara Faktoriaren "Oñati ezagutzen" proiektuaren baitan kokatzen da. Hirugarren aldi honetan Oñatiko trena hartu dute gaitzat eta, hasierako asmoa handiagoa bazen ere, gaiaz osatutako liburuxkan eta larunbatean emango den kontzertuan gauzatuko da, pandemiak hala eraginda. Argibideak Aitor Biainek eta Oihana Diazek eman dizkigute.