Sepsisaren nazioarteko eguna da gaur

Sepsisa izan zuen Iñaki igartuak 2020an. Bere gorputzak ezohiko moduan erantzun zion infekzio bati eta ia defentsarik gabe geratu zen. Egoera beste bitan errepikatzeko bidean egon zen baina tratamendua berehala jartzeak salbatu zuen. Gaitz gogorra dela esan digu, hirutik bat heriotzera eramaten baititu. Berak gainditu du eta bizitzea zein ederra den lau haizetara zabaldu du. Baina lehen sintomei kasu egitearen garrantzia azpimarratu digu.