Oñatiko udala

Saioa Varelak Asun Casasola ipuin lehiaketa irabazi du

Saioa Varela Crespok ez du ipuin lehiaketetan parte hartzeko ohiturarik, idatzi ere ez ei du egiten baina Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzera gaiak berak bultzatu zuen, indarkeria matxistarekin bai ala bai bukatu behar dugula uste baitu. Ostegunean egin zen sari banaketa eta orduan irakurri zen Saioaren ipuina guztien aurrean.