Oñatiko udala

Poloniako "Masterchef" Oñatin

Igandean grabatu da Poloniako "Masterchef" telebista saioa Oñatin, plazan. Final-aurrekoetako bat izan da eta lehiakideek kokotxak, txuleta, zapoa eta sagarra izan dituzte beraien menua prestatzeko. Epaimahaiko kideak, saioaren bi aurkezleez gain, Donostian jatetxea duen sukaldari argentinar bat eta Izaro Elorza alkatea izan dira. Izaro Elorzarekin eta Poloniako telebistarako produkzio hau Oñatin grabatzearen "errudunetako" batekin, Itziar Otxoarekin, berba egin dugu.