Oñatiko udala

Organo ikastaroa musika eskolan

Arantzazu Saizek emango ditu organo eskolak eta nola egingo duen azaldu digu gaur irratian. Errepertorioari garrantzia berezia ematen dio Saizek, ikasleari gustuko errepertorioa eskaintzea ikasketan aurrera egiteko gakoetako bat dela dio. Alde horretatik, organoak, klasikoak nahiz gaur egungo konposizio lanak jotzeko egokia dela azpimarratu du.