Oñatiko Jabetze Eskola 2021-2022

Urritik maiatzera luzatuko da emakumeentzako jabetze eskolaren eskaintza. Amatasunaren inguruko espazio iraunkorra, 11 ikastaro -6 luze eta 5 motz- eta hitzaldi/solasaldiak hilero antolatu dira aurten. Berrikuntza gisa, neska gazteei zuzendutako ikastaroak aipatu behar. Atzo egin zen aurkezpenean esandakoak laburbildu ditugu.