Oñatiko udala

Noa Elvis ikuskizuna bihar Lazarraga lorategian

Ainhoa Egigurenek 7 urte inguru daramatza Noa Elvis ikuskizunarekin. Herritik herrira eskaintzen dituzten kontzertuak pitin bat moldatzen dituztela esan digu eta hiruzpalau abesti "sorpresa" izaten omen dira. Oñatiko zerrenda ere atzo osatu zuten eta berak bereziki maite duen abesti bat kantatuko duela aurreratu digu.