Oñatiko udala

Musika eta aldarrikapena eskutik Gaztetxean, martxoan

Hiru kontzertu programatu dira martxorako Antixena Gaztetxean. Gainera, Irlandako gatazkaren inguruko hitzaldia antolatu da Saint Patrick egunerako, martxoaren 17rako, baina musika oinarri hartuta. Oñatiko Sare eta Beratu jaialdiarekin elkarlanean hainbat ekintza ere burutuko direla aurreratu digute Roberrek eta Beñatek.