Oñatiko udala

Maren bihar Lazarraga lorategian

Musikari bilbotarrak bere lehen disko luzea aurkeztuko du Lazarraga lorategian bihar emango duen kontzertuan. Pandemia garaian ondu duen lana izan dela esan digu. Bartzelonan, bertako taldearekin grabatu zuen eta taldearekin etorriko da bihar Oñatira. 18 urte besterik ez ditu kantariak baina dagoeneko eskarmentu luzea duela azaldu digu.