Oñatiko udala

Lesboserako esne bilketa Enpresagintza fakultatean

MyGadeko sei ikasle ari dira esne bilketaz arduratzen. Zaporeak GKEarekin elkarlanean ari dira Lesboseko errefuxiatuen artean banatuko den esnea Oñatin batzen. Bilketa bihar 14:00tan amaituko da. Bitartean, iraungitze data luzeko esne osoko brikak Enpresagintza fakultateko sarreran jarri diren kaxetan utzi ditzakete herritarrek.