Oñatiko udala

Iñigo Barrena Errege kopako lekuko berriro

Orain 15 egun bezala, bihar ere Sevillan izango da Iñigo Barrena oñatiarra, ETBrako kazetari lanak betetzen. 2021eko Errege kopako futbol finalaren lekuko izango da, publikorik ez eta hedabideentzat bakarrik irekiko den "La Cartuja" zelaian. Trenean harrapatu dugu, Sevillarako bidean, eta Real Sociedad-Athletic aurreko finalaz eta Athletic-Barcelona final berriaz aritu gara kazetari oñatiarrarekin.