Oñatiko udala

Herriko pilota txapelketa

Final-aurrekoak jokatuko dira gaur arratsaldean plaza ondoko pilotalekuan. Irailaren 30eko finaletan lehiatuko diren bikoteak zehaztea bakarrik falta da, egun horretarako egitarau guztiz borobiltzeko, Iñigo Igartua antolakuntza taldeko kideak aipatu digunez.