Oñatiko udala

Gerrako umeei omenaldiak

Intxorta-1937 Kultur Elkartearekin ekimenez omenduko dira Debagoieneko "gerrako umeak" bihar eta etzi. Omenaldi bateratua egiteko asmoa zegoen hasieran, eta iaz egitekoa, baina pandemi egoerak urtebetez atzeratzea eta herriz herri egitea eragin du. Oñatin larunbat eguerdian egingo da eta 5 herritar omenduko dituztela aurreratu digu Juan Ramon Garai Intxorta-1937 taldeko kideak.