Ganbara abesbatzak opor gutxi aurten

Uztaila erdialderako "oporrak" hartzen ditu Ganbara abesbatzak baina aurten ez da hala izango, abuztuan, hiru kontzertu dituztelako. Kontzertu garrantzitsuak dira taldearentzat, goi mailako musika programazioetan jaso direlako, eta gonbidapena onartzea erabaki zuten, Aitor Biain zuzendariak esan digunez.