Oñatiko udala

Futbol sailaren batzar nagusiaren laburpena

Jabi Agirrek laburtu digu ostiralean Aloña Mendiko futbol sailak egin zuen batzar nagusia. Kirol arloan, txapelketa ofizialak, ia denboraldi osoan, etenda egon badira ere, taldeek entrenatzen jarraitu dute. Arlo ekonomikoan, urtea irabaziekin amaitu da. Denboraldi berria hasteko datak finkatzen ari dira, eta pandemiak hor jarraitu arren, iazko irailean baino egoera hobean egoteko itxaropena dute guztiek.