Oñatiko udala

Ezagutu GeoAizkorri proiektua

Oñatik, Leintz Gatzagak eta Zerainek abian jarri zuten egitasmoa da GeoAizkorri, Aizkorriko ondare geologikoa balioan jarriz eta kostaldeko Geo parkearekin lotura eginez. Maiatzeko azken bi asteburutan hainbat ekintza egingo dira Oñatin eta Debagoieneko gainontzeko herrietan, eta guztietan, ondare geologikoa ezagutaraztea da helburua. Ikerne Altube, udaleko turismo teknikariarekin berba egin dugu.