Euskaraldia hasi da!
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala. Oñatin ia 2.000 lagunek eman dute izena Belarriprest edo Ahobizi izateko baina aukera zabalik dago oraindik. Aldi berean, bi aste hauetan herria girotzeko hainbat ekintza antolatu dira. Guztiaz aritu gara Maddi Txintxurreta Euskaraldiaren Oñatiko koordinatzailerekin.