Oñatiko udala

Ekaineko "Kontzejupetik" aldizkaria

Hainbat elkarrizketa egin ditu Iñigo Arregik ekaineko "Kontzejupetik" aldizkaria osatzeko: Nekane Santosek Perutik Brasilera bizikletaz osatzen diharduen bidaiaren berri ematen du; Iñigo Aranburuk Zaporeak GKEarekin bizitakoa azaltzen du eta Larraitz Ugarte EH Bilduko mahai politiko berriko komunikazio arduradun gisa izango dituen erronkaz aritu da. Bestelako edukiak ere ekarriko ditu herri aldizkariaren ale berriak.