Ekaineko ALKATEAREKIN BERBETAN

Udal hauteskundeez, ONARO telekomunikazio operadorearen lehen urtearen balorazioaz, Emakume etxeaz, Partidetzazko aurrekontuez, Oñatiko esperientzien gelaz edo Usakoko bainu denboraldiaz aritu gara Izaro Elorza alkatearekin. Herritarrek luzatutako galderak ere egin dizkiogu: igandean Arantzazuko autobus zerbitzua izan zen arazoaz, Olakuako jaietako txosnaren ordutegiaz edota San Martin auzorako sarbidea hobetzeko aukeraz galdetu diogu.