Oñatiko udala

Debagoieneko Lanbide Hastapenak web atari berria du

www.fpdebagoienalh.eus web atari berria sortu du GOIAZ foroak, hau da, Debagoieneko Mankomunitateak eta eskualdeko Lanbide heziketa zentroek. Bertan Debagoienean eta Lanbide Heziketa arloan orain arte sakabanatuta zegoen informazioa batu dute. 2021ean ez da GOIAZ azoka presentzialik egingo baina bertan eskuratu zitekeen informazioa web atarian bildu dute.