Oñatiko udala

Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista bat, 1950-2020

Selma Huxley Barkham II. bekari esker Jone Arrazola Miaztegik eta Miren Aranguren Etxartek osatu duten ikerketa biltzen du liburuak. Gaia eta erabili duten metodologiaren azalpena egin zuten ikerlariek atzoko aurkezpenean eta liburuaren aurkezpen publikoarekin batera egingo diren beste lan-saio osagarri batzuen berri ere eman zuten.