Aurpegiko azala zaintzeko gomendioak d'Or estetika zentrotik

Musukoa aire librean kentzeko aukera daukagu larunbataz geroztik, baina gure aurpegiek ez dute eguzkiaren izpirik hartu aspalditik eta bereziki zaindu behar ditugu. Hainbat aholku eman dizkigu Dorleta Fernandezek, garrantzitsuena, etxetik irteterako eguzki krema emateko. Musukoa jantzita ibili behar izan dugun bitartean, eskuko azkazalak eta begien makillajea bereziki zaindu ditugula ere esan digu. Eta orain, ezpainak margotzeko unea da!