Oñatiko udala

Arantzazuko aterpetxea zabalik da berriro

Edukiera erdira murriztuta, 28 plaza eskainiz, ekainaren 1ean ireki zen berriro Arantzazuko aterpetxea. Kudeaketa talde berri baten ardurapean ireki da, Fran Apezetxeak adierazi digunez. Turismo zerbitzuak eta aterpetxeak kudeatzen urteetako esperientzia duen "Suspertu" enpresak hartu du Arantzazuko aterpetxearen ardura. Enpresa berezia da, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak lan munduan integratzea baitu helburu.