Oñatiko udala

Arantza Atxa Mendigoizale eta abenturazalea ezagutzen

Emakumeen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, herriko kirolean aitzindari izan den emakume bat ezagutzeko aukera izan dugu gaurko kirolen txokoan. Arantza Atxak munduko txoko ezberdinetako tontor ugari zapaldu ditu eta gaur egun, erretiratuta badago ere, kirola oso presente dauka bere egunerokoan. Kirolaz, idatzi dituen liburuetaz, bizi izandako esperientzitaz mintzatu zaigu.