Oñatiko udala

"Alkateen mugimenduaz" Eli Galdosekin berbetan, 2006an

"Alkateen mugimenduan" aritu zirenei omenaldia eskaini zitzaien, uztailaren 21ean, Bergaran. Aurrez, 2006an, gaiaz liburua aurkeztu zuten Bergaran bertan eta hori aitzaki hartuta, Eli Galdosekin gaiaz berba egin genuen. Orain 15 urteko elkarrizketa haren pasarte bat berreskuratu dugu 1975etik 1979ra lanean aritu zen alkate eta hautetsi talde haren garrantziaz jabetzeko.