Oñatiko udala

2020-21 ikasturteari amaiera emateko puntuan Urgain-Errekalden

Ikasturte berria zelan hasiko zuten galdezka hurbildu ginen irailean eta nola amaituko duten jakin asmoz berriro Urgain-Errekaldera joan gara gaur. Ikasturte konplikatua izan dela baina hezkuntza arloan aurrerapide garrantzitsua egin dutela esan digute: lau urtetarako zuzendaritza proiektua osatu eta onartu baitute, eskolan lehen aldiz. Proiektua zertan den azaldu digute Lorea Jimenez zuzendariak eta Aintzane Agirre ikasketa-buruak.