Oñatiko udala

2020-21 ikasturtea amaitu da Gomiztegiko Artzain eskolan

Artzain berriei diproma eta makila banatzeko ekitaldia hastear zegoela berba egin dugu Batis Otaegi zuzendariarekin. 2020-21 ikasturtea berezia izan da, dudarik gabe, Gomiztegiko Artzain eskolan: instalazioak egokitu egin behar izan dituzte, osasun egoerak hala eraginda; fraileen etxea ikasle egoitza bihurtu da eta praktikak beste era batera egin behar izan dituzte ikasleek. Baina arrakastatsua izan dela adierazi digu Otaegik.