Oñatiko udala

Zabalik dago berakatz-zopa lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

2022/09/19
Card image cap
(Arg: Goiena)
IV. Berakatz-zopa lehiaketa irailaren 30ean egingo da baina izena hilaren 26a bitartean eman behar da

  Bikoteka parte hartu behar da berakatz-zopa lehiaketan. Plazak mugatuak dira eta, gehienez, 15 bikotek parte hartu ahal izango dute. Lehentasuna oñatiarrei emango zaie baina dauden plazak baino jende gehiagok izena ematen badu zozketa egingo da.

  Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten bonoak emango zaizkio osagaiak erosteko. Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz eta parte hartzaileen esku utziko da sua eta ontziteria eramatea.

  Prestaketa lanak plazan egingo dira eta gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideek, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko dute berakatz-zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Bi sari emango dira: 200 € irabazleentzat eta 100 € bigarren sailkatuentzat. Parte hartzen duten guztien artean herriko jatetxe batean bi pertsonentzako afaria zozkatuko da.

  Irailaren 30ean egingo den berakatz-zopa lehiaketan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, Kultur etxean, aurrez aurre, telefonoz, 943 780 353 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz: kultura.idazkartza@onati.eus helbidera mezua bidaliz. Izena emateko azken eguna datorren astelehena, hilaren 26a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!