Udalak, 60 gazte kontratatuko ditu aisialdi ekintza ezberdinetarako

2015/06/25
Card image cap
Udaleku irekiak, udako kirol kanpaina eta arte udalekuetan begirale arituko dira

  Ekainaren 29ko datez eta zerbitzuaren arabera, uztailaren 24 edo 30 arteko kontratua egingo zaie. Udalarekin sinatuko duten kontratua, askorentzat, lehen lan esperientzia izango da.

  Udaleku irekietarako 38 begirale kontratatuko dira, arte udalekuetarako 2 eta Uda kirol kanpainarako beste 20. Aipagarria da, uda kanpainaren kasuan, izen emate kopurua kontutan hartuta, kontratatzea aurreikusita zegoen begirale kopurua handitu egin behar izan dela eta zerbitzu orokorretarako 9 lagun hartuko direla. Zerbitzu ezpezifikoetan jarduteko berriz, beste 11 kontratatuko dira. Gaur bertan argitaratu dira bai uda kanpainarako eta baita Udaleku irekietarako udalak kontratatuko dituen lagunen behin betiko zerrendak. Ohikoa denez, udaletxeko iragarki taulan eta web orrian ikusgai jarri dira.

  Guztiak, aisialdi ekintzatan arituko dira dinamizatzaile edo irakasle lanetan. Udalekuetakoek, goizeko lan jarduna izango dute eta kirol begiraleek berriz, ekintzaren arabera, goiz edota arratsaldekoa. Batzuen, lan kontratua, hilaren 24an amaituko da beste batzuena, hile akaberara arte luzatuko da.

  Udalak, urteak daramatza jada, uztaileko aisialdi ekintzetan lan egiten duten gazteei kontratua egin eta gizarte segurantzan alta ematen. Udaleku irekietako begiraleekin egiten hasi zen eta, hurrengo urteetan, uda kanpaina nahiz arte udalekuetako begiraleetara zabaldu zuen praktika hori. Inguruetako udalekin konparatuta, lehenetarikoa izan zen halako kontratazio formalak egiten hasi zela.

  Askorentzat, lehen lan esperientzia izaten da uztaileko hauxe eta sinatzen duten lehen lan kontratua ere bai. Berez, duen iraupenagatik ez du langabezia saririk kobratzeko biderik ematen baina aste batzuetako kotizazio hori aurretik edo ondoren izan daitekeen kotizazioetara batzen da. Edozein istripu edo ustekabeko gertatuz gero gainera, langileak dagokion aseguru babesa dauka.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!