Salgai daude Herri Eguneko bazkarirako txartelak eta jaixetarako koadrodun zapiak

2018/09/06
Card image cap
Haurren menua eskainiko da aurten ere

  Jaietarako prestaketa lanak aurrera doaz. Arratsaldeko lehen orduan banatu dira tabernetara Herri Eguneko bazkarirako txartelak eta Kultur etxean astean salgai izan dira. Kultur etxean bazkaritarako txartelak ez ezik, jaietako koadrodun zapi zuri-urdinak ere eskuratu daitezke.

  Herri Eguneko bazkari herrikoian haurren menua eskainiko da, hirugarren urtez jada. 12 urtetik beherakoentzat propio osatutako menuan makarroiak, Oñatiko haragiz egindako hanburgesak, txokolatezko natillak eta ura edota freskagarriak eskainiko dira. Haurren menurako txartelak 10 €tan saltzen dira. Helduentzat ere iazko menua mantentzen da: marmitakoa, Oñatiko okela gixatua, Oñatiko gazta eta irasagarra eta kafea eta kopa. Txartelaren prezioa, 20 €. Bazkari txartelak salgai daude jada  Arrano, Oñati, Izarraitz eta Olakua tabernetan eta Kultur etxean.

  Kultur etxean jaietako zapiak ere erosi daitezke. Azken urteetan bezala zapi zuri-urdin koadrodunak egin dira. OÑATIKO JAIXAK testua daramate eta euro baten truke eskuratu daitezke. Azken urtean jaiotako haur bakoitzari halako bat jartzen zaio opari gisa. Aurten irailaren 22an ospatuko da jaioberriei ongi etorria egiteko Atsolorra.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!