Oñatiko udala

Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago ekainaren 30era arte

2021/05/17
Card image cap
2.460.000 euroko diru sarrera izango du udalak zerga honen kobrantzatik

  Ondasun higiezinen gaineko zergak kalkulatzeko tipoak jaso egin dira aurten, Debagoieneko batazbestekora hurbilduz. Horrek, urteko erreziboa partikularrentzat 9 euro eta enpresentzat 45 euro inguru garestitzea ekarri du, orokorrean.  Udalari berriz ia 96.500 euro gehiago jaso ahal izatea ekarriko dio, guztira, 2.460.000 euro.

  Agiri kopuruan apenas izan den alderik iaztik hona, 33 agiri gehiago bideratu dira aurten. Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren kontribuziñoa.  9.747 ordainagiri  contribución urbana deritzon zergari dagozkio eta 1.461, rusticari.

  Aurten ere, inor erroldatuta ez dagoen etxebizitzei % 100eko errekargoa aplikatuko zaie baina auzoetan kokatutako eta inor erroldatuta ez dauden baserrien kasuan aipatu errekargutik salbuetsita geratu dira. Era berean herrigunetik 5 Km baino gehiagora bizi eta familia antolamendurako herri barruan bigarren etxebizitza erabili beharra ziurtatzen dutenei ere ez zaie aplikatuko etxe hutsen errekargua. Familia ugariei berriz, duten diru sarreren araberako hobaria aplikatzen jarraituko dute. 99 familiak eskatu dute udal hobaria.

  Hobaria izan ala ez, guztiontzat larunbataz geroztik zabalik dago contribución urbana eta rústica moduan ezagutzen diren zergak ordaintzeko epea. Ordainketa helbideratu gabe dutenei postaz bidali zaie higiezinezko ondasunen gaineko zergaren ordain agiria. Besteei, kutxa edo banketxearen bitartez iritsiko zaie. Ordainketa helbideratuta dutenei ekainaren 4an egingo zaie kargua. Higiezinezko ondasun gaineko zerga ordaintzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!