Oñatiko udala

Oñatin ikasi duten 4 gaztek bihar hasiko dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioa

2021/07/05
Card image cap
Ez ohiko deialdi honetan, guztiek, Donostiako Ibaetako kanpusean dituzte azterketak

  Unibertsitatera sartzeko ariketak hiru egunetan egingo dira, bihartik ostegunera arte. Lehenengo egunean 18:15 arte luzatuko dira probak eta asteazken eta ostegunean 15:00ak arte. Baina ikasleek ez dituzte azterketa guztiak egin beharko, fase orokorrekoak bai eta espezifikoari dagozkionak berriz, unibertsitatean ikasi nahi dutenaren arabera puntuazio berezia eskuratzeko hautatu dituztenak. Ekaineko deialdian bezala oraingoan ere unibertsitatera sartzeko probetan malgutasunez jokatuko da eta azterketa bakoitzeko A eta B aukeretako galderak modu ordenatuan nahasteko modua izango dute ikasleek.

  Azterketa egunen aurreko orduak urduritasun orduak izan ohi dira, etorkizuneko ikasketak egun on edo txar baten menpe dagoenaren sentsazioak sortzen duen urduritasuna. Gehienek ordea, proba gainditzen dute. Baina uztaileko ez ohiko deialdian aprobatzen ez duenak, hurrengo urtera arte itxaron behar du eta horrek ere, presioa sartzen du. Ekainean Oñatiko ikasle guztiek, 71k, gainditu zuen proba. Oraingoan gutxiago doaz unibertsitatera sartzeko ebaluazio azterketetara, 4, hain zuzen, Txantxiku ikastolako 3 eta Oñati institutuko bat.

  Oñatiko gazteek Donostian izango dituzte azterketak, Ibaetako kanpuseko Ignazio Maria Barriola ikasgelategian, eta laurek 4. epaimahaiari dagokion gelan. Bihar goizeko 8:30tarako bertan egon beharko dute nortasun agiriarekin eta selektibitateko matrikula ordaindu dutenaren agiriarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!