Oñatiko udala

Oñatin 4.285 garaje dago eta 78k, ibi iraunkorra edo vado txapa dute

2021/09/07
Card image cap
Gaur ireki da garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea

  Datozen egunotan jasoko dute aipatutako tasen ordainketa helbideratu gabe dutenek bi hilabetez luzatuko den borondatezko ordainketa epea eta dagokien tasaren berri ematen duten gutunak. Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute. Ordainketa kargua datorren astelehenean, irailaren 13an gauzatuko da, udal arduradunek jakinarazi digutenez.

  Hiru dira bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude.

  Garaje tasa, 4.285 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, tasa honen kobrantzatik, udalak, ia 90 mila euro jasoko ditu. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik, proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 78 ditu erroldatuta, iaz baino lau gutxiago. Ibi iraunkorrari dagokio tasa ordainketatik 10.500 euro pasa jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1.367 dira, iaz baino hiru gehiago. Kasu honetan, tasa txikiagoa da, merkeagoa, eta udalari, 6.600 euro pasako diru sarrera ekarriko dio. Guztira, gaur abian jarri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 107 mila euro jasoko ditu.

  Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10era arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!