Oñatiko udala

Oñatiko txakolindegien partaidetzarekin ospatuko da Txakolin Eguna Arrasaten

2021/07/13
Card image cap
Larunbatean izango da

  Eskualde mailan Oñati gune esanguratsua da txakolinaren ekoizpenean. Ondorioz, herriko txakolindegien partaidetza betidanik egon da Debagoienako Txakolin Egunean. Arrasateko baserriko produktuen azokaren baitan ospatuko da uztailaren 17an eta eskualdean ekoitzitako hiru txakolin dastatzera emango dira, Arrasateko Kataide eta Oñatiko Murgialdai eta Belaskua.

  Arrasateko Seber Altube plazan izan ohi da hilero baserriko produktuen azoka, 9:00tatik 14:00tara, eta horren baitan, esan bezala, bailarako txakolin dastatzea egingo da. Gainera, Arrasateko tabernetan ere gilda eta txakolina 2,50 eurotan eskainiko dira.

  Arrasateko baserriko produktuen azoka eta Txakolin eguna Arrasateko udaleko Toki garapenaren sailak antolatu du, Ibai-arte merkatari elkartearen laguntzarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!