Oñatiko txakolindegien partaidetzarekin ospatuko da Debagoieneko Txakolin Eguna

Eskualde mailan Oñati gune esanguratsua da txakolinaren ekoizpenean. Ondorioz, herriko txakolindegien partaidetza betidanik egon da Debagoienako Txakolin Egunean. Arrasateko baserriko produktuen azokaren baitan ospatuko da etzi, uztailaren 16an eta eskualdean ekoitzi eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapena duten hiru txakolin dastatzera emango dira, Arrasateko Kataide eta Oñatiko Murgialdai eta Belaskua.
Arrasateko Seber Altube plazan izan ohi da hilero baserriko produktuen azoka, 9:00tatik 14:00tara, eta horren baitan, esan bezala, bailarako txakolina dastatzera emango da. Gainera, erosketa tiketarekin, gilda pintxoa doan emango da eta 5 txakolin lote zozkatuko dira.
Arrasateko baserriko produktuen azoka eta Txakolin eguna Arrasateko udalak antolatu du, Deba Garaia Landa Garapenerako elkartea eta Ibai arte merkatari elkartearen laguntzarekin.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!