Oñatiko udala

Oñatiko jaietako programaren azala irudikatzeko lehiaketa antolatu du Udalak

2022/06/29
Card image cap
Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 15a da

  Azken bi urteetan EZ JAIXAK irudikatzeko lehiaketa antolatu du Udalak, ohiko jaiak ospatu ez diren urteetako irudiak ere gordetzeko. Baina, ondo bidean, pandemia aurreko ospakizunak bueltan izango dira eta egoki iragarri nahi ditu Kultura departamentuak. Horregatik antolatu da jai egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketa.

  Irudi-lehiaketa honetan 18 urtez gorako edonork har dezake parte. Lanen formatua digitala izan beharko da  eta PNG, JPG edo PDF formatuetan aurkeztu beharko dira. Erabiliko diren koloreak eta teknika, berriz, norberaren aukerakoak izango dira, libre utzi dira. Lan guztiek, derrigorrean, gutxieneko testu hau agertu beharko dute: OÑATIKO JAIXAK 2022.

  Lanak, egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira baina identifikatu ahal izateko, bidaltzen denean, egilearen izen-abizenak eta telefonoa dituen orria erantsi beharko zaio mezu elektronikoari. Lanak honako helbidera bidali beharko dira: kultura.idazkaritza@onati.eus. Mezuan, Kartel lehiaketa 2022 idatzia agertu beharko da. Aurkezteko epea, uztailaren 15ean amaituko da. Sari bakarra emango da, 500 eurokoa, hain zuen. Horrezaz gain noski, aukeratutako lana etxe guztietara zabalduko den jai programaren azalean agertuko da.

  Lanak lehiaketatik kanpo uzteko kasuak zehaztu eta jaso dira bestalde lehiaketa baldintzetan. Hala, autorea nor den zalantzan dagoenean, aurkeztutako lana pertsonen duintasunaren kontra doanean edota beste obra batzuen plagiotzat har daitekenean, lana baztertu egingo da. Era berean, aurkeztutako lanen maila nahikoa ez dela erabakiz gero, ez da saririk emango.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!