Oñatiko inauteri-konpartsa otsailaren 18an kaleratuko da

2023/01/02
Card image cap
Urtarrilaren 10ean hasiko dira entseguak

  Otsailaren 18an ospatuko da inauteri zapatua, alegia, Oñatiko inauteriaren eguna. Osasun egoerak hala behartuta entseguak burbuila taldetan egin ziren iaz baina ohiko saio irekietara itzuliko da aurten. Xehetasunik ez da eman oraindik, baina ospakizuna ere goiz eta arratsaldera itzuliko dela pentsa liteke, baina hori, entseguak hasita komentatuko da. Izan ere, entseguetarako deialdia argitaratu berri dute antolatzaileek. Datorren asteartean, urtarrilaren 10ean ekingo zaie entseguei: martitzenetan 20:00etan eta zapatutan 12:00etan, Eltzian.

  Inauteri-konpartsan parte hartzeko 16 urte beteta izan behar dira. Hortik aurrera, umorea duen orori eta urtetik urtera geroz eta handiagoa den herriko ospakizun honetan parte hartzeko gogoa duen orori gonbidapena luzatzen zaio. Bide batez, antolakuntzan parte hartzeko gonbidapena ere egiten zaie guztiei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!