Oñatik aurreikusitakoa baino 285 mila euro gehiago jaso ditzake Foru Funtsetatik

2022/10/18
Card image cap
Urriko aurrelikidazioaren arabera Gipuzkoako Udalen artean banatzeko 18,4 milioi euro gehiago egongo lirateke

  Ekonomia hazkundearen moteltze orokorrak testuinguru konplexuan kokatzen gaitu eta zuhurtziaz jokatzera behartzen ditu agintariak. Hala ere, 2022ko diru bilketa aurreikusitakoaren gainetik dago eta horrek isla izango du udalen finantzaketan, Gipuzkoako Finantzen Kontseiluan atzo jakinarazi zenez. Urrian egin ohi den aurrelikidazioaren arabera Gipuzkoako udalek urte hasieran agindutakoa baino 18.400.000 euro gehiago jasoko lituzkete, hau da, %3,24 gehiago. Oñatira etorrita, Udalak urte hasieran aurreikustakoa baino 285.204 euro gehiago jasoko lituzkeela esanahi du. Kopuruak bere horretan mantentzen badira, Oñatik, 9.081.632 euro jasoko ditu Udalen Finantzaketarako Foru Fondotik aurten.

  Baina urrian egin ohi dena urteko lehen errebisio edo estimazioaren araberako aurrelikidazioa besterik ez da, otsailean egingo da azken likidazioa eta orduan bai seguru jakingo dute Gipuzkoako udalek zenbat diru jasoko duten Diputaziotik, 2022ko Foru Funtsaren ordainketa kontzeptuan. Gerta liteke orain aurreikusitakoa baino gehiago edo gutxiago izatea, baina gauzak asko okertzen ez badira, urte hasieran agindutakoaren gainetik egongo dela dirudi.

  Eta horrek 2023ari itxaropentsu begiratzea eragin die Gipuzkoako Aldundiko arduradunei, Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa % 6,79 jasotzea erabaki baitute, aurtengo urte hasierako aurrekontuarekiko. Gipuzkoako udalen artean 608.475.000 euro banatzea erabaki da. Oñatik 9.394.191 euro jasoko ditu datorren urtean, hau da, aurtengorako agindu zena baino ia 598 mila euro gehiago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!