Oñatiko udala

Oñatiarren partaidetza berezia domekan Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketan

2021/09/03
Card image cap
Arregi eta Bengoa Katalunian, 2018an
Migel Arregik eta Jose Mari Bengoak bina txakurrekin parte hartuko dute

  Legazpiko Urtatzako zelaian bilduko diren sei artzain txakurretik lau oñatiarren esanetara lehiatuko dira, igande arratsaldean. Azken urteetan horretan diharduten Migel Arregi eta Jose Mari Bengoak bina txakur eramango dituzte. Jose Mari Bengoaren Eder txakurrak lau urtez jarraian, 2015etik 2018ra, irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa eta 2019an galdutako txapela berreskuratzeko lehian izango da igandean. Bengoak Zeu txakurra ere eramango du. Eta Arregi ere bi txakurrekin joango da Legazpira: Argi eta Lagunekin, hain zuzen. Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketan lehiakide izan dituzte Jabier Zubiaurre mutrikuarraren Mendi, azken txapelduna, eta Aitor Tato ataundarraren Nabar.

  Irabazleak irailaren 26an Oñatin jokatuko den txapelketarako txartela eskuratuko du. Aurrez, hilaren 18an, Euskal Herriko txapelketa jokatuko da Garai herrian. Gipuzkoakoa da, hain zuzen ere, egiteko dagoen herrialdekako txapelketa bakarra.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!