Oñatiko udala

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak apirilean egingo dira Oñatin

2021/02/12
Card image cap
Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da

  Azterketa teknikoen unitate hau Oñatira apirilean etorri ohi da. Iaz, dena den, urrira atzeratu zen hitzordua, udaberriko itxialdia zela eta. Baina aurten apirileko hitzordua berreskuratuta beteko dute, azken orduko aldaketarik ez badago behintzat. Oñatira apirilaren 15 eta 19an etorriko direla jakinarazi dute jada.

  Oñatin, hiru lekutan eta ordutegitan egin ahal izango da nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa: apirilaren 15ean, 9:00tan Urtiagaingo aparkalekuan eta 13:00tan Oñati garaje aurrealdean eta apirilaren 19an, 9:00tan Olabarrietan. Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu.

  Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain sei-zazpi urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Oñatira apirilaren 15 eta 19an etorriko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!