Oñatiko udala

Neguko gida kaleratu berri du udal liburutegiak

2020/12/17
Card image cap
4.500 ale inprimatu dira eta etxeetara banatzen ari dira

  Uda atarian kaleratu ohi den Biblioporrak gidarekin ere halaxe egin zen. Orduan, ikastetxeak itxita zeuden eta ohikoa zen bide horretatik zabaldu ezinak gida etxeetako postontzietara banatzea ekarri zuen. Orain, Neguko gidarekin ere berdin jokatzea erabaki dute liburutegiko arduradunek. Atzo bertan hasi ziren banaketa egiten eta gaur amaitu asmo da. 4.500 ale inprimatu dira eta banaka batzuk liburutegian ere eskuragarri egongo dira.

  Baina paperean ez ezik, Neguko gida  formatu digitalean udaleko web gunean zintzilikatu eta ikusgai jarri da eta bertatik deskargatu ere egin daiteke. 

  Neguko gida honetan hiru dokumentu ezberdin gomendatzen dira, ohikoa denez,: liburuak, musika CD-ak eta film DVDak. Liburuak, irakurlearen adinaren arabera sailkatzen dira. Hala, 0-6; 6-9; 9urtetik gora, gazteak eta helduak ataletan, 39 liburu gomendatzen dira. Euskaraz eta gaztelerazko tituluak tartekatzen dira, baina guztiek, eskualdeko liburuzainek bermatutako kalitatea dute, bai istorio edo narrazio aldetik eta irakurle txikienei zuzendutakoetan bereziki, ilustrazioaren eta liburuaren beraren edizioaren aldetik ere. Literatura tituluez gain, 4 CD eta 6 film DVD ere gomendatzen dira.

  Eskualdeko liburutegiek urtean zehar bi gida argitaratzen dituzte: BIBLIOPORRAK, udan, eta Neguko gida, Gabonen aurretik. Hala, urteko produkzioa bitan banatzen da. Beraz, orain osatu den gida honetan gomendatzen direnak, azken 6-8 hilabeteetan argitaratutakoak dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!