Musika eskolari ia 69.000 euro emango dizkio Udalak
2021/07/07

Urteko dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa da
2018ko apirilean onartu zen Udala eta Jose de Azpiazu musika eskolaren arteko lankidetza hitzarmena. Lau urteko iraupen aldia du, beraz, 2021a, indarrean den azken urtea da.
Lankidetza hitzarmen horren arabera Udalak urtean 137.532 euroko dirulaguntza emango dio Jose de Azpiazu musika eskolari, dituen gastuei aurre egiteko. Dirulaguntzaren erdia orain ordaintzea erabaki du gobernu taldeak, hau da, 68.765,89 euro bideratzea erabaki du, urteko dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa kontzeptuan.
Bigarren ordainketa, urteko bigarren seihilekoaren amaiera aldera, azaroa-abendu aldean ordainduko da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!