Merkatari eta ostalaritza lokalen hondakinen bilketan aldaketak izango dira jaietan

2019/10/03

Hondakinen bilketa “berezia”  egingo da Herri Egunean (urriren 5) eta Errosarixo bixamonean (urriaren 7) Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Kale eta Foruen Enparantzako merkatari, ostalari eta elkarteentzat.

Jaiak tarteko, bi egun hauetan, Kale Zaharra, Kale Barria , Atzeko kalea eta Foruen Enparantza trafikorako itxita egongo dira eta hondakinak batzen pasatzen den kamioiak ezin izango du sartu.

Ondorioz, urriaren 5ean, Herri egunez, eta baita datorren astelehenean ere, Errosarixo bixamonean, aipatu kaleetako denda, taberna, jatetxe eta elkarteei ez zaie dagokion hondakin frakzioa lokal aurrealdean jasoko eta hurbilen duten batze puntura eraman beharko dituzte:

Batze puntuak: Txaketua inguruan dagoen ONCEko kabina ondoko aparkalekuan; Lizaur kaleko esekitoki ondoan, Portu taberna pareko espaloian eta Ramon Irizar kaleko esekitoki ondoan

* Gainontzeko kale eta zonaldeetan lokal atarietan jasoko da dagokion hondakin gaia.

 

Bestetik gogoratu Errosarixo Bixamonerako egiten diren karroza eta bestelako elementu osagarriak edozein bazterretan utzi gabe Agustinoen inguruetan egokitu den  biltokira eramatea eskatzen dela.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!