Oñatiko udala

Lehenengo Jaunartzeak uztailaren 25ean egingo dira aurten

2021/05/03
Card image cap
(Arg: El Correo)
Bigarren urtez erabaki da Jaunartzeak atzeratu eta maiatzean ez ospatzea

  Osasun pandemiak hala eraginda ohikoa baino beranduago eta motelago hasi ziren katekesi eskolak gurean. Gurasoekin izan ohi diren bilerak modu telematikoan egiten dituzte eta haurrak, talde txikitan, parrokian bildu ohi dituzte, tarteka, katekesi lanak osatzeko. Egoera berezi honetan Lehenengo Jaunartzeak atzeratzea erabaki zuten katekista eta gurasoek eta, egutegian begiratuta, uztailaren 25ean ospatzea adostu zuten. Maiatza izan ohi da Oñatin Lehenengo Jaunartzetarako hilabetea baina bi urtez jarraian garai horretatik kanpo egingo dira, iaz urrian izan ziren eta aurten uztailaren 25ean, esan bezala. 

  Katekesian hiru urtez jardun ondoren egiten dute haurrek Lehenengo Jaunartzea. 3. mailakoen antzera neska-mutiko gaztetxoagoak ere ari dira katekesi eskolak hartzen. Gurasoak izan ohi dira irakasleak eta hauek, modu telematikoan egiten dituzte prestaketa bilerak. Egungo osasun egoeran aurrez aurreko harremanak murriztea aholkatzen da eta online bidezko bileren bitartez ari dira bideratzen katekesi ikasturtea.

  Uztailaren 25ean izango den osasun egoeraren arabera eta bete beharreko babes neurrien arabera erabakiko da Lehenengo Jaunartzeen elizkizuna nola egin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!