Oñatiko udala

Kultura bonuak gaurtik eskuragarri daude herriko lau liburu dendatan

2021/12/03
Card image cap
8.700 bonu atera dira guztira eta urtarrila amaierara arte erabili ahal izango dira

  Gipuzkoako Foru aldundiak kultura bonuak atera ditu aurten ere, zortzigarren urtez jarraian, kultura produktuen merkataritza sarea indartzeko helburuarekin. Guztira 8.700 bonu atera dira eta gaurdanik eskuragarri daude kanpainarekin bat egin duten herrialdeko 64 saltokitan, tartean, Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza liburu dendetan.

  2.700 bonu euskarazko kultura produktuak eskuratzeko izango dira, izan liburu, disko edo DVDak, eta 20 euroko erosketa gainditzen den bakoitzean 12 euroko hobaria izango dute; gainerako bonuak gaztelania eta beste hizkuntza batzuetako produktuak erosteko izango dira, eta 8 euroko hobaria aplikatuko da, 20 eurotik gorako erosketa bakoitzean.

  Foru aldundiak 80.000 euroko diru-poltsa berezitu du Gabonetako kanpainari begira atera dituen kultura bonuetarako.
Kultura bonuak gaur jarri dira eskuragarri eta datorren urtarrilaren 29ra arte erabili ahal izango dira kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan, Gipuzkoan 64 dira eta Oñatin lau: Altuna, Haritza, Hirukar eta Ibarrondo.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!