Jabetze eskolako bost ikastaroetan izen-ematea luzatu da

2023/01/25
Card image cap
Hiru ikastaro beteta daude eta beste bat bertan behera utzi da, gutxieneko taldea ez delako osatu

  Astelehenean amaitu zen Jabetze eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Talde batzuetan lekua badago oraindik eta ondorioz, izen-ematea zabalik mantentzea erabaki du Berdintasuna Udal departamentuak.

  Yoga emakumeentzat; Generoa, umorea eta emozioak eta Gizonak feminismorantz tailerretan plaza guztiak bete dira. Baina Irudi laborategia: artearen historiaren hackeoa ikastaroan ez da gutxieneko taldea osatu eta bertan behera uztea erabaki da. Beste bost ikastaroetan berriz, lekua badago eta izena eman daiteke ikastaroak hasi bitartean.

  Indarkeria obstetrikoa, erditzea eta dolu perinatala; Irakurle taldea: arrazakeriaren aurkako genealogia feministak, pentsamendu xicanoa; Menopausia eta plazerra; Begirada feminista bat gorputz ziklikoei eta ginekologiari eta hilekoaren odola, autogestioz eta elkarrekin tailerrak edota ikastaroak hasi bitartean, parte hartzeko izena eman ahal izango da. Lehena otsailaren 4an izango da azkena martxoaren 25ean. Izen-ematea www.oñati.eus udaleko web ataritik egin behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!